XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Seguraski, XIX. mendeko bufalo-ehiztariek egiten zuten bezala, gizaki prehistorikoek ere mamutak sistematikoki akabatuko zituzten, gero eta teknika sofistikatuagoekin.

Orain dela urte gutxi zientzi fikziozko hipotesi zitekeena gero eta gehiago ari da onartzen.

Tesi horren arabera, mamuta gizakiak galerazitako lehenengo espeziea izango zen.

Mamutak ez ziren galdu, bada, glaziazioak edo klimak eraginda: garai hartako gizaki ehiztariek eraginda baizik.

MAMUTEN ANAI-ARREBAK

Mamutak betirako ezkutatu baziren ere, haiekin bizi ziren beste eboluzio-lerro batzuk gaurdaino heldu dira.

Lehena Loxodonta africana deritzon espeziea da, normalean elefante afrikar deritzona.

Pleistozeno garaian espezie hau Afrikan zehar banatu zen.

Baita Saharako basamortuan ere zeren eta, garai hartan, basamortu hura basoz eta landarez beterik baitzegoen.

Bigarren espeziea Elephas maximus edo elefante indiarra da.

Afrikan sortu bazen ere, gero Europa eta Asiara zabaldu zen

Mamuten zuhaitz genealogikoa

MOERITHERIUM/DINOTHERIUM/(PALEOMASTODONTEAK)/GOMPHOTERIUM/MASTODONTE AMERIKARRA/(ELEFANTIDOAK)/MAMUTAK/ELEFANTE INDIARRA/ELEFANTE AFRIKARRA